Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

NON JAN

Getxo eta Uribe eskualdeko udalerri guztiak gastronomia bikaineko lekuak dira; batez ere, itsasotik eta menditik hurbil egoteak eskaintzen duen produktu aniztasunaren, produktuok kalitate eta freskotasunaren eta, euskal sukaldaritza tradizionalaren zein abangoardiakoaren benetako altxorrez gozatu dezagun, suaren aurrean jartzen diren profesionalen prestigioaren arteko konbinazio perfektuagatik nabarmentzen da.

Hemen ez diogu ezeri muzin egiten: puntako txakolin-upategiak eta artisau erako garagardo-fabrikak, baserriko haragi goxoak eta portutik jatetxera denbora errekorrean iristen diren sasoian sasoiko arrain freskoak, baratzeko barazkiak, produktu ekologikoak, pintxo goxoak, artisau erako taloak...

Sar zaitez, eta deskubri ezazu Bizkaiko Flyscharen inguruko zaporeen mundua.