Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

OINEZKO BISITAK

Hauxe da Bizkaiko Flysch-aren interes geologiko handieneko lekuak urratsez urrats ezagutzeko modurik errazena eta atseginena.

Oinezko irteera dinamikoak dira bisitok, iraupen ezberdinekoak daude, eta adituek gidatzen dituzte, harkaitzen detektibeek; bidezidorretatik eramango gaituzte, historiako milioika urte batzuetan barrena ibil gaitezen.

Irteera horietan, paisaia ikusgarriez gozatuko duzu; hondartzak, kalak, itsaslabar zorabiagarriak eta, duten balio geologikoa dela eta, benetan bereziak diren lekuak bisitatuko dituzu.

Ur-botilatxo bat, eguzki-babesa udan, oinetako erosoak… eta prest duzu bidaia liluragarri honi ekiteko beharrezko guztia.

Bisita gidatuez gain, oinez egiteko beste jarduera mota batzuk ere badituzu, Bizkaiko Flyscharen inguruan zain dituzun turismo-baliabide guztiez goza dezazun.