Punta Begoña Galeriak
Abentura familian
Punta Begoña galeriak Bizkaiko eta Euskal Herriko XX. mende-hasierako eraikin garrantzitsuenetako bat dira. Getxoko Begoñako galerien eraikina Ricardo Bastida arkitektoaren lana izan zen, eta Horacio Echevarieta industrialari handiak 1918an agindu zituen. Gune horretako arroka batzuk jausi izanaren harira eman zen lanaren agindua eta, hiru metroko altuerako harrizko euste-horma jarriz lur-jotzeari lotutako arazoak konpondu ahal baziren ere, Echevarietak erabaki zuen aginduak ematen zuen aukera aprobetxatzea Getxon ikur bihurtuko zen eraikina egiteko, 1921. urtean. Getxoko paisaiaren historia txundigarria ikertu, ezagutu eta partekatu kultura eta zientziaren aldetik oparoenen diren toki estrategikoetako batean, txiki nahiz nagusien jolasera nahiz parte hartzera irekitako bisita baten bitartez.- Eguna: Asteburuetan
- Ordua: 10:30
- Iraupena: Ordu 1
- Topagunea: Punta Begoña Galeriak. Iparraldeko sarrera. Ereaga hondartza.
- Gutxieneko adina:
- Plaza kopurua: 25
- Prezioa: 3 €
- Hizkuntzak: Eu, Es
- Irisgarria: Bai
- Familiak: Bai
- Gomendioak:
- Informazioa eta erreserbak: Punta Begoña Fundazioa l www.puntabegonagetxo.eus