Urratsez-urrats
Getxotik Bakioraino, Bizkaiko Flyscha osatzen duten Interes Geologikoko 16 Guneak banan-banan, urratsez urrats, ezagutzeko aukera emango dizun ibilbidea duzu.
Leku horietako gehienak itsasaldean daude, Fruizeko Erraldoien Galtzada txikia izan ezik; baina galtzada hori ezagutu nahi baduzu, barnera zaitez pixka bat barnealderantz, eta ikusiko duzu merezi duela.
Berdin du zein noranzkotan egiten duzun, ibilbide hau benetan da ikusgarria. Ibilbidearen zati bat Getxo eta Plentzia batzen dituen Itsaslabarraren Ibilbide izenaz ezagutzen denaren bidetik igarotzen da; Bizkaiko itsasaldeko paisaiarik onenetako bat jasoko duzu opari.
Ezagut itzazu zeure kabuz Bizkaiko itsasaldeko arrokek gordetzen dituzten sekretuak, Bizkaiko Flyscharen Ibilbide osoan aurkituko dituzun interpretazio-panelei esker, edo webgunean eskaintzen ditugun bisita gidatuen bitartez. Gustatzen zaizuna abentura baldin bada, etor zaitez eta goza ezazu zuretzat prestatuta ditugun ekintzez.