SOPELA
METEORITOAREN AZTARNA
K/T MUGA SOPELAN
Orain dela 66 bat milioi urte… 10 kilometroko diametrodun meteorito handi bat erori zen gaur egungo Yucatan penintsulan (Mexiko). Hautsez eta errautsez estali zen Lurra, landareek ezin zuten fotosintesia egin eta hozte bat gertatu zen hainbat hamarkadatan. Horren eraginez, garai hartan lurrean bizi ziren espezieen hiru laurdenak desagertu ziren.
Gaur egungo Sopela itsasoak estalita zegoen garai hartan, eta mila metro inguruko sakoneran, han bizi ziren organismoen hondakinak jalkitzen ziren, baita Yucatango meteoritoaren eztandak jasotako hautsa ere. Milioika urte beranduago, jalkin haiek itsasotik azaleratuko ziren arroka bihurtu ziren.
Sopelako K/T muga, meteoritoaren aztarna
JSopelako pasealekuaren ondoan, Arriatera eta Atxabiribil hondartzen artean, hain zuzen ere meteoritoaren inpaktuaren ondorioz eratutako jalkin-geruza fin bat aurki dezakegu. K/Pg (Paleogenoa) muga deitzen da, edo lehen K/T muga izenaz ezagutzen zena, lurraren historia banatzen duten aldietako biren arteko muga markatzen baitu: Kretazikoaren (alemanierazko Kreidezeit hitzaren K hizkia) eta Tertziarioaren artekoa, hain justu.
Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko hainbat lantaldek jarraitzen du Sopelako arrokak ikertzen.
BA AL ZENEKIEN gauden leku hau Arrigorri deitzen dela? Euskarazko “harri” eta “gorri” kolore-izenaren arteko hitz-elkarketa da, eta aurrean ditugun arrokei burdinak ematen dien kolorea da gorria: margak (morexkak) eta kareharriak (arrosakarak eta grisak).