Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

GORLIZ

DENBORAREN HONDARRAK

ASTONDOKO DUNA FOSILAK

Denboraren joana eta haizearen eragina Gorlizko itsasaldea moldekatzen joan dira milaka urtetan Astondon, eta horrela sortu dira dunak.

Harri bihurtutako hareatza hau itsasaldeko duna kuaternarioen gailur-lerro baten parte da; duna horiek orain dela 6.000 urte inguru fosildu ziren Kretazikoko flyscharen gainean. Dituen osagaien artean, kaltzio karbonatoa dago, hezetasuna lurruntzen denean, hondarra poliki-poliki trinkotzeaz eta solidotzeaz arduratzen dena, hainbat geruza eratuz:

  • Gaineko geruza: landarediak kolonizatutako hondar finak.
  • Tarteko geruza: zementatutako hondar biogenikoak, kusku biko, gasteropodo eta foraminiferoekin.
  • Azpiko geruza: lutita hondartsuak, gasteropodo- eta foraminifero-hondakinekin

BA AL ZENEKIEN… Astondoko dunak Natura 2000 Sarearen barruan babestuta daudela?  Biodibertsitate handia dute, eta onddo- eta landare-espezie endemiko edo mehatxatutako ugari dituzte, lurzoru hondartsuetara, haizera eta gazitasunera egokituta daudenak.