GETXO
URREZKO ILTZEA
GORRONDATXEKO EOZENOA
Interes Geologikoko Gune hau garrantzitsua da, hortxe dagoelako estratotipo Luteciarra.
Eta zer esan nahi du horrek?
Estratotipo bat –GSSP da ingelesezko haren akronimoa– nazioarte mailan aukeratutako adierazle bat da, mundu mailan Eskala Geologikoaren etapen arteko mugarik onena markatzen duena, zonako fauna fosilean islatuta.
Urrezko iltze batek identifikatzen du estratotipo hori; itsaslabarraren mendi-hegaletik ikus daiteke, eta esan nahi du Gorrondatxe mundu mailako erreferentzia-gunea dela, 47,8 milioi urte dituen Luteciarraren Oinaren oinarria aztertzeko.
Luteciarraren geruza begietsi daiteke hemen, kareharri margaz eta turbiditaz eratuta dagoena, eta 7 milioi urte baino gehiagoko aldia hartzen duena. Orain azaleratuta dauden material horiek 1.500 metro inguruko sakoneran zegoen itsaso-arro batean jalki ziren.
BA AL ZENEKIEN… 75 estratotipo bakarrik dagoela mundu mailan, horietatik 7 iberiar penintsulan, eta zazpi horietako hiru Euskadin? Bi Zumaiako Itzurun hondartzan, eta bat Gorrondatxe (Azkorri) hondartzan, Getxon.