Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

GETXO

MAGNETISMODUN HONDARTZAK

GORRONDATXE-AZKORRI ETA TUNELBOKA HONDARTZA ZEMENTATUAK

Bizkaiko Flyscharen Ibilbidean, zementatze-prozesua jasan duten hondardun bi hondartza ezagutuko ditugu: Gorrondatxe (Azkorri) eta Tunelboka.

Zementatze hori gertatzen da olatuek hondartzan eragiten duten kolpearen ondoriozko itsaso-spraytik datozen kaltzita-zementuak erorita.

Geologoek “beach rock” izenarekin ezagutzen dituzte, harri bihurtuta daudelako; baina, ba al dakizu nola gertatu den hori? XX. mendearen lehenengo erdian, Abra ibaiaren bokaleak industria-jatorriko zabor eta zepa ugari jaso zuen. Material horiek itsasora arrastatu eta itsasaldean gelditu ziren; horrela sortu ziren jalkitze-haitz gazteak han gertuko hondartzetan, aipatu ditugun bietan kasu.

Ez da zaila harri bihurtutako hondar-geruzen artean adreilu-hondakinak, freskagarri-latak, beira zatitxoak eta, are, plastikoak aurkitzea: adituek teknofosil izena eman diete zati horiei. Hondar solteak ere gordetzen du sekreturen bat; nahikoa da iman bat jalkin batzuk imanera itsasten direla egiaztatzeko, industria metalurgikoko zepa-hondarrak baitaude.