LA GALEA-BARRIKA
PALEO-URPEKARITZA ITSASLABARRETAN
GALEA-BARRIKAKO PALEOZABALGUNEA
Bizkaiko Flyscharen zati handi bat, Aixerrotan hasi eta Barrikaraino, itsaslabar ikusgarri batzuen gainean dagoen lautada baten gainetik igarotzen da. Egiatan, orain dela 100.000 eta 50.000 artean olatuen higaduragatik moldeatu zen itsaslabarraren edo marearteko zabalgunearen antzinako oina da; beranduago, itsaso-mailaren azkeneko jaitsierarekin, gaur egungo egoerara arte azaleratu zen.
Fenomeno geomorfologikoei esker eratu dira itsaslabar horiek eta itsaslabarren oinaldeko marearteko egungo zabalguneak, biodibertsitate aberats bati babesa eta paisaiari edertasun berezia ematen diotenak.