Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

GORLIZ

KRETAZEOKO ITSASARGIRANTZ

BILLAO LURMUTURREKO MULTZOA

Kretazeoan sortu ziren Billao Lurmuturreko Interes Geologikoko Gunea osatzen duten materialak, orain dela 110-90 milioi urte, Eusko-Kantauriar Arroan, jarduera tektoniko biziko aro batean. Beranduago gertatutako talkek eta olatuek moldekatu egingo zuten itsasaldearen zati hau, gaur egungo egoerara iritsi arte.

Nabarmentzekoa da, hain zuzen ere, duen interes geomorfologiko handia, itsasertzeko dinamika indartsuaren adibide baita; horren ondorioz, iristeko zailak diren itsaslabar oso malkartsuak sortu ziren, baita harkoskozko hondartza eta Billao uhartea bera ere, haizearen eta itsasoaren erasoari eutsi diona.