Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

GETXO

TALKA HANDIA

GALEA LURMUTURREKO TOLES SINKLINALA

Ba al dakizu zer den sinklinal bat? Jalkitze-geruzen V itxurako tolestura da; hau da, arroken geruzak beherantz konbexuak dira.

Dakizunez, bi plaka tektonikok –euroasiarrak eta iberiarrak– elkarren aurka talka egin izanaren ondorioz sortu ziren Pirinioak.  Gertaera hori gaur egun Europan eta Asian ezagutzen ditugun mendi gehienak sortu ziren etapan gertatu zen; alpetar orogenia deitzen zaio etapa horri, eta 20 milioi urte baino gehiago iraun zuen. Bada, Galea Lurmuturreko sinklinala plaken arteko talka horri berari esker sortu zen, eta itsasaldetik Oiz mendirainoko tartea hartzen du haren ardatzak.

Itsasotik argi ikusten da sinklinala. Lurretik, zaila da ikusgunera iristea, baina Flyscharen Ibilbidetik suma daiteke jalkitze-geruzen inklinazio-aldaketa, ekialderantz Galea Lurmuturrean, eta mendebalderantz Tunelbokatik aurrera.