FRUIZ
ERRALDOIEN GALTZADA TXIKIA
FRUIZEKO BASALTOAK
Irlandako Erraldoien Galtzada mundu mailako erreferentea da era honetako arroka bolkanikoetan, baina hemen ere, Fruizen, badugu geure bertsio xumea.
Orain dela 80 milioi urte, itsas hondoa hausten hasi zen. Sortu ziren arrailetatik, magma igo zen, eta in situ hoztu zen, gainezka egin gabe, zatikatu eta basaltozko zutabe berezi hauek eratu ziren. Gaur egun, oso deigarriak dira, morfologia berezia baitute, geometria pentagonal, hexagonal edo heptagonal ia perfektu batekin.
BA AL ZENEKIEN… basaltozko arroka hauek Aldaiko harrobian ustiatu zituztela? Ustiategi txiki horretan agregakinak ustiatzen zituzten, industrian eta eraikuntzan erabili ohi zirenak; gaur egun, bertan behera utzita dago harrobi hori.