BARRIKA
FLYSCHAREN LEHORRERATZEA
BARRIKAKO HONDARRAK
Barrikako hondar-metaketak itsaslabarraren gainean zintzilikatzen diren dunak dira, eta 15 metrora arteko lodiera dute. Ba al dakizu zergatik dauden hor goian? Marearteko zabalgunea azaleratu egin zen, eta haren gainean zeuden hondarrak ere goratu egin ziren. Hareak kuartzozkoak dira, eta haizeak itsasertzean zuen eraginagatik sortu ziren. Eraikuntzarako ustiatu ziren XX. mende amaiera arte eta, gaur egun, landaredia eremu horiek kolonizatzen ari da.
Barrikako itsaslabarraren gaineko Muriolako duna zintzilikatuak interes geologiko eta arkeologiko handiko metakin ikaragarria dira, batez ere, ezaugarri bereziak baitituzte Bizkaiko itsasaldearen barruan, ondoz ondoko klima-aldaketengatik eta gizakiak historiaurretik egin duen hango harearen erabileragatik.