IBILBIDEAK
Webgunearen atal honetan, Flysch Lurraldean zeure kasa ibil zaitezen ibilbideak erakutsiko dizkizugu.
Itsaslabarren Ibilbidea da Bizkaiko Flyscheko Interes Geologikoko Gunerik gehienak ezagutzeko duzun ibilbiderik osoenetako bat; Getxo eta Lemoizko Armintzako arrantza-portua lotzen ditu.
Baina askoz aukera gehiago ere baduzu, batzuk laburragoak eta beste batzuk luzeagoak, landa-ingurune eder eta harrigarrietan, txakolin-mahastietan, ibai, gaztelu eta Erdi-aroko gazteluetan barrena eramango zaituztenak; baita Bizkaiko itsasaldearen gaineko talaia pribilegiatuak diren mendi-tontor errazetara igotzeko ibilbideak ere.