Este sitio Web utiliza cookies propias y de terceros con objeto de mejorar la experiencia de navegación. Si continúa navegando estará aceptando de forma expresa el uso de estas cookies. Puede obtener más información en nuestra página Uso de Cookies

Aurrera

INTERES GEOLOGIKOKO GUNEAK

JARDUERAK

ZERGATIK BISITATU BIZKAIKO FLYSCHA?

 

Talka handia

Ba al dakizu zer den sinklinal bat? Jalkitze-geruzen V itxurako tolestura da; hau da, arroken geruzak beherantz konbexuak dira.

 

Nummuliteak, txanpon fosilak

Itsaslabarren ingurunean, Tunelboka hondartzaren gainean, duten itxura biribil eta zapalagatik, nummulite izena ematen zaien fosilak daude; nummus txanpona da latinez.  Gezurra badirudi ere, zelula bakarreko organismoak ziren!, kiribil itxurako maskorrarekin.

 

Magnetismodun hondartzak

Bizkaiko Flyscharen Ibilbidean, zementatze-prozesua jasan duten hondardun bi hondartza ezagutuko ditugu: Gorrondatxe (Azkorri) eta Tunelboka.

 

Urrezko iltzea

Interes Geologikoko Gune hau garrantzitsua da, hortxe dagoelako estratotipo Luteciarra.

 

Paleo-urpekaritza itsaslabarretan

Bizkaiko flyscharen Ibilbidearen zati handi bat, Aixerrotan hasi eta Barrikaraino, itsaslabar ikusgarri batzuen gainean dagoen lautada baten gainetik igarotzen da.

 

Meteoritoaren aztarna

Orain dela 66 bat milioi urte… 10 kilometroko diametrodun meteorito handi bat erori zen gaur egungo Yucatan penintsulan (Mexiko). Hautsez eta errautsez estali zen Lurra, landareek ezin zuten fotosintesia egin eta hozte bat gertatu zen hainbat hamarkadatan.

 

Labaren atsedena

Meñakozeko hondartzara kontuz jaisten bazara, harri biribilduz osatutako 15 metroko altuerako horma bitxia ikus dezakezu ezkerrean. Ba al dakizu zer sekretu ezkutatzen duten arroka horiek?

 

Barrika, tolesen katedrala

Orain dela 80 milioi urte, afrikar plaka tektonikoak eta europarrak milioika urte iraun zuen talka-prozesu bat hasi zuten.

 

Flyscharen lehorreratzea

Barrikako hondar-metaketak itsaslabarraren gainean zintzilikatzen diren dunak dira, eta 15 metrora arteko lodiera dute. Ba al dakizu zergatik dauden hor goian? Marearteko zabalgunea azaleratu egin zen, eta haren gainean zeuden hondarrak ere goratu egin ziren.

 

Denboraren hondarrak

Denboraren joana eta haizearen eragina Gorlizko itsasaldea moldekatzen joan dira milaka urtetan Astondon, eta horrela sortu dira dunak.

 

Gaztelu bat arrezifeen gainean

Duela 120 milioi urte eratu zen Azkorriagako lurmuturrak osatzen duen muino hau, koralezko eta moluskuzko arrezife batetik zein Kretazeoaren amaieran desagertu ziren errudistetatik abiatuta

 

Kretazeoko itsasargirantz

Kretazeoan sortu ziren Billao Lurmuturreko Interes Geologikoko Gunea osatzen duten materialak, orain dela 110-90 milioi urte, Eusko-Kantauriar Arroan, jarduera tektoniko biziko aro batean. Beranduago gertatutako talkek eta olatuek moldekatu egingo zuten itsasaldearen zati hau, gaur egungo egoerara iritsi arte.

 

Armintzako flysch beltza

Ohartu al zara Armintza inguruko arrokak hostopil bat bailitzan eratuta daudela? Jatorri sedimentarioko formazio geologiko hau FLYSCH deitzen da. Formazio horretan arroka-geruza gogorrak eta material bigunagoko geruzak (lutita beltzak eta turbiditak) txandakatzen dira, eta horiek dira duen kolore berezia ematen diotenak.

 

Diapiro bat Bakion

Ezaguna egiten al zaizu diapiro hitza? Diapiroa da material deformagarriago eta ez horren trinkoak material moderno eta trinkoagoen artean goratuz sortzen den fenomeno geologikoa.

 

Herensugearen arroka

Gaztelugatxeko uhartetxoa, gailurrean bere ermita eta guzti, Euskadiko ikono turistiko nagusienetakoa da, zalantzarik gabe, baina jende gehienak ez daki ingurune berezia dela, duen interes geologikoagatik: Duen interes estratigrafikoaz gain, kantauriar itsasaldearen alderdi honetan dauden uharte gutxienetako bat da.

 

Erraldoien galtzada txikia

Irlandako Erraldoien Galtzada mundu mailako erreferentea da era honetako arroka bolkanikoetan, baina hemen ere, Fruizen, badugu geure bertsio xumea.